Titularrak

2.018 Denboraldiaren Hasiera

Berriz ere badator denboraldi hasiera...neguan zehar deskantsatu, ahal izan beste bidaiatu...eta jada martxan jarri gara egitarau berri, ikastaro...eta abarren diseinuan, konturatu orduko Martxoak 28an lanean hasteko.

Oraingoan KAYAK ESKOLAKO eta STAND UP PADDLEKO programazioak azpimarratuko ditugu. Aurten ezin zaitezke gelditu eskimoteatzen ikasi, olatuetan aritu gabe edo eta arraun surf-eko oholak probatu gabe gelditu.

Zure ingurukoekin egun dibertigarri bat igarotzeko aukera ere izan daiteke, Urdaibaiko padurak ezagutuz. Kanoak eta beharrezko ekipamendua, abiapunturainoko garraioa...geuk jarriko ditugu, zeure lana eguna ezarri eta taldea antolatzea besterik ez da izango.

Hondartza gustoko baldin baduzu...nahi haina Surf izango duzu! Euskal kostaldeko hondartzarik onenetakoetan surf munduan lehen pausuak emateko urte aproposa da 2018.

Kayakean arituak zaretenontzako ere UR NOMADE-k ikaragarrizko proposamenak eskaintzen dizkizue, bidaia ugari gure gida teknikoekin.

Ikusten duzunez oraingoan ez dago etxean gelditzeko aitzakirik....Zure zai gaude!

UR Urdaibaiko Lan Taldea

 

 

Helbidea:
UR Urdaibai
Arketa Auzoa z/g,­
48311 Ibarrangelu,
Bizkaia

GPS kordenadak:
N 43° 23' 42"
W 002° 40' 48"

Garraio publikoa:
Bizkaibus Linea
A3526 (Gernika-Ibarrangelu)
Laidako kanpinean Geralekua

Aparkaleku publikoa daukagu
instalazio aurrean

2018 Denboraldia:
Bulegoa: Urte osoan zehar
Ekintza zentroa: Martxoaren 29tik - Irailaren 30era

ZENTROKO ordutegia:

Martxoak 29 - Ekainak 24:
Aste barruan aurrez erreserbatuta
Larunbata - Igandea: 10:00 - 19:00

Ekainak 25 - Irailak 2:
Astelehenetik - Igandera: 10:00 - 20:00

Irailak 3 - Irailak 30:
Aste barruan aurrez erreserbatuta
Larunbatak, igandeak, jaiegunak eta zubiak: 10:00 - 19:00

Urriak 1 - Azaroak 4: Jarduerak aurrez erreserbatuta

BULEGOKO ordutegia­:

Martxoak 29 - Ekainak 24:
Astelehenetik - Ostegunera: 10:00 - 17:00
Ostiralak, larunbatak eta igandeak: 10:00 - 19:00

Ekainak 25 - Irailak 2:
Astelehenetik - Igandera: 10:00 - 19:00

Irailak 3 - Irailak 30:
Astelehenetik - Ostegunera: 10:00 - 17:00
Ostiralak, larunbatak eta igandeak: 10:00 - 19:00

Gainontzeko urte sasoiak:
Astelehenetik - Ostiralera: 10:00 a 17:00

­­

Síguenos en...

  • Facebook
  • Google Plus
  • You Tube
  • Instagram
  • Ur

Informazioa

Eguraldia

Multimedia

UR taldea

Para un servicio mejor: compromiso de Calidad Turística aktiba Turdaibai BUSTURIALDEA URDAIBAI SURFING EUSKADI logo calidad