
Aste santura begira prestatu ditugun Urdaibaiko Biosfera Erreserban burutzeko programa bereziak aurkezten dizkizuegu. Uretako ekintzekin, stand up paddle eta piraguismoko ikastaroekin konbinaturiko multiabentura ekintzak aurkituko dituzue, urteko sasoi honetarako bereziki pentsatuak. Ihesalditxo bat egin, ekintza ezberdinak eta toki berriak bisitatzeko, aldi berean Urdaibaiko aniztasun paisajistiko zein ekologikoaz gozatzeko.
Harrera pertsonalizatua, instalazioak, aldagelak, dutxak, monitoreak, ekintza burutzeko beharrezkoa materiala eta aseguruak programa ororen barne.
>> 2017 ASTE SANTURAKO EGITARAUAK <<
URDAIBAIKO ITSASADARRAREN JAITSIERA KANOAN
Ziurrenik Erreserbako padurak ezagutzeko erarik onena Urdaibaien zehar kanoan ibiltzea duzu. Mareen noranzkoari jarraituz, barru-barrutik ezagutuko duzu ingurune zoragarri hau era atsegin eta dinamikoan.



2018ko ASTE SANTUKO ORDUTEGIAK:
- Osteguna, Apirilak 13: 15:30
- Ostirala, Aprilika 14: 16:00
- Larunbata, Apirilak 15: 09:00 eta 16:30
- Igandea, Apirilak 16: 09:30
EKINTZARI BURUZKO DATUAK:
- Iraupena: 3 ordu.
- Maila: oinarrizkoa, hastapena.
- Nori zuzendua: banakakoak, taldeak, lagun taldeak, elkarteak, enpresa-pizgarriak, ikastetxe taldeak, ikasketa bidaiak, familiak.
- Betebeharrak: igeri egiten jakitea. Gutxienez 12 urte izatea (haurrak gurasoekin etorriz gero kontsultatu).
- Eraman beharrekoa: uretakoak oinetakoak, bainujantzia, kamiseta, eskuoihala, eguzkitako krema.
- Prezioa: Jaitsiera gidarik gabe: 6tik 14 pertsonara 25,50 €. 5 pertsonara arte 26,90 € / Jaitsiera gidatuen informazioa kontsultatu.
- Deskontuak: Pertsona kopuruagatik deskontuak 6 pertsonatik aurrera. 18 urtetik beherakoak familia eta taldeetan %15eko deskontua. Kanoan hirugarren plaza moduan doazen haurrak: %50.
- Prezioan barne: materiala, instalazioak, asegurua, monitorea (gidarekin joanez gero) eta %21ko BEZ-a.
MULTIABENTURA - ASTE SANTUA: 3 EKINTZA
Urdaibain egonaldi atsegin bat igarotzeko prestaturiko multiabentura
egitaraua, Kanoa edo Kayak Zeharkaldia, Urdaibai jaitsiera kanoan, arraun surfa...aukera
aproposa mota guztietako taldeentzako, familientzako, bikoteentzako.



EGITARAUARI BURUZKO DATUAK:
EKINTZAK:
- Urdaibaiko itsasadarraren jaitsiera kanoan
- Arraun surfa - SUP
- Kayak Zeharkaldia
TOKIA: Urdaibaiko Biosfera Erreserba - Laida hondartza. Euskal Kostaldea, Ibarrangelu.
DATAK: 2017ko Apirilak 13, 14 eta 15.
PLANING ETA ORDUTEGIAK:
- Apirilak 13 - 10:30 Arraun surfa - SUP.
- Apirilak 14 - 16:00 Urdaibaiko itsasadarraren jaitsiera kanoan.
- Apirilak 15 - 11:00 Kayakean zeharkaldia Urdaibaiko itsasadarrean.
EKINTZEI BURUZKO INFORMAZIOA:
- Iraupena: egun erdiko 3 ekintza.
- Maila: oinarrizkoa.
- Nori zuzendua: lagun taldeak, kuadrilak, familiak, bikoteak.
- Betebeharrak: igeri egiten jakitea. Gutxienez 12 urte izatea. Haurrekin datozen familiek kontsultatu.
- Eraman beharrekoa: bainujantzia, sandaliak, eskuoihala, eguzkitako krema, arropa erosoa, kirola egiteko oinetakoak.
- Prezioa: 86,35 € / pertsonako.
- Prezioan barne: monitorea, materiala, instalazioak, asegurua eta %21ko BEZ-a.
- Alojamentu aukera: Inguruan dagoen alojamentu aukera zein den
kontsultatu. Eskualdean kanping-a, landa-etxeak, agroturismoak, hotelak,
apartamenduak edo aterpetxeak daude.
KAYAK HASTAPENEKO IKASTAROA - ASTE SANTUA
Urdaibaien burutzen den kayak hastapeneko ikastaroa. Bermetasunez piraguarekin lehenbiziko kontaktua hartu eta oinarrizko teknika ikasteko erarik onena. Abiapuntua Arketako ontziralekua izanik (gure instalazio alboan), lehenbiziko paladak ematen hasiko gara babestutako gune honetan, beti ere esperientziadun monitore trebeen begiradapean eta beharrezko material guztiarekin, ikastaroa eraginkor eta aldi berean dibertigarria izan dadin.




- Ikastaroa: Kayak hastapena.
- Tokia: Urdaibaiko Biosfera Erreserba - Laida hondartza. Euskal Kostaldea, Ibarrangelu.
- Datak: 2017ko Apirilak 13, 14 eta 15.
- Ordutegia: 15:00
- Iraupena: 2,5 orduko 3 saio.
- Maila: oinarrizkoa, hastapena.
- Nori zuzendua: banakakoak, lagun taldeak, kuadrilak, bikoteak.
- Gutxieneko taldea: 4 pertsona (dena dela kontsultatu, baliteke aurrez taldea egina egotea).
- Betebeharrak: igeri egiten jakitea. Gutxienez 12 urte izatea.
- Hay que llevar: bañador, sandalias, toalla, protección solar.
- Prezioa: 99,75 € / pertsonako.
- Prezioan barne: monitorea, materiala, instalazioak, asegurua eta %21ko BEZ-a.
- Alojamentu aukera: Inguruan dagoen alojamentu aukera zein den
kontsultatu. Eskualdean kanping-a, landa-etxeak, agroturismoak, hotelak,
apartamenduak edo aterpetxeak daude.
SUP - STAND UP PADDLE HASTAPENEKO IKASTAROA- ASTE SANTUA
Edonorentzako ikastaro aproposa, esperientzia izan beharrik ez dago. Arraun Surfa, ohol baten gainean zutik eta arraun baten laguntzaz ibiltzean datza. Ondo pasatzeko gogoa izan eta igerian jakitea besterik ez da behar, gainontzekoa geuk jarriko dugu.
- Ikastaroa: Arraun surf hastapena.
- Tokia: Urdaibaiko Biosfera Erreserba - Laida hondartza. Euskal Kostaldea, Ibarrangelu.
- Datak: 2017ko Apirilak 13, 14 eta 15.
- Ordutegia: 10:30.
- Iraupena: 2,5 orduko 3 saio.
- Maila: oinarrizkoa, hastapena.
- Nori zuzendua: banakakoak, lagun taldeak, kuadrilak, bikoteak.
- Gutxieneko taldea: 4 pertsona (dena dela kontsultatu, baliteke aurrez taldea egina egotea)
- Betebeharrak: igeri egiten jakitea. Gutxienez 12 urte izatea.
- Eraman beharrekoa: bainujantzia, sandaliak, eskuoihala, eguzkitako krema.
- Prezioa: 99,75 € / pertsonako.
- Prezioan barne: monitorea, materiala, instalazioak, asegurua eta %21ko BEZ-a.
- Alojamentu aukera: Inguruan dagoen alojamentu aukera zein den
kontsultatu. Eskualdean kanping-a, landa-etxeak, agroturismoak, hotelak,
apartamenduak edo aterpetxeak daude.