Ezkongai Agur Aktiboak

Ezkontzen zaizuen lagun horri zerbait berezia prestatu nahi diozue baina betiko eztei agurrek aspertzen zaituztete? zerbait desberdina antolatu nahi duzue baina nondik hasi ere ez dakizue? toki aproposera iritsi zarete: abentura eta algarak batzen dituen programak eskaintzen dizkizuegu.

Zuen gustuen arabera aukeratzeko hiru egitarau ezberdin aurkezten dizkizuegu. Egitarau orok taldeari tratu pertsonala, dutxadun aldagelez hornituriko instalazioak, monitoreak, ekintzak burutzeko beharrezko materiala eta aseguruak dituzte barne.

:: Arraun surf - SUP Eztei Agurra

Arraun surfa, ohol handi baten gainean zutik arraun egitean datza. Zure lagunekin, gure monitoreen laguntzaz, saio dibertigarri eta atsegina pasatzeko aukera daukazue. Jarduera berri honi esker, Urdaibaiko Itsasadarra ezagutu dezakezue beste ikuspuntu ezberdin batetatik.

  • Ekintza : Arraun Surfa - SUP.
  • Tokia: Urdaibai.
  • Denboraldia : Martxoa - Urria.
  • Ordutegia: Zehazteke  denboraldiaren eta taldearen beharrizanen arabera.
  • Iraupena: 1,5 ordu.
  • Zailtasun maila: oinarrizkoa, hastapena.
  • Nori zuzendua : Lagun taldeak, kuadrillak...
  • Gutxieneko taldea: 5 pertsona.
  • Betebeharrak: igeri egiten jakitea.
  • Eraman beharrekoa: bainujantzia, sandaliak, eskuoihala, eguzkitako krema, sandaliak, arropa erosoa eta kirola egiteko oinetakoak.
  • Prezioa: 6 eta 14 pertsona bitartean: 27,70 €/pertsonako. 5 pertsona arte: 33 €/pertsonako.
  • Prezioan barne: monitorea, materiala, instalazioak eta asegurua. %21-ko BEZ-a barne.

:: Coasteering Eztei Agurra

Egun erdi lagun artean, kostaldean zehar trekking modalitate berri hau eginez, ederto pasatzeko aukera izango duzue. Era desberdinetako oztopoak gaindituz: igo eta jaitsi beharreko tarteak, jauziak itsasora, igeri egiteko zatiak, etb.  Mota guztietako taldeentzako ekintza aproposa.

  • Ekintza : Coasteering
  • Tokia: Urdaibaiko Biosferaren Erreserba eta Lea Artibai - Lekeitio eskualdea
  • Denboraldia : Maiatza - Iraila.
  • Ordutegia : zehazteke, mareen ordutegiaren arabera eta taldearen beharrizanen arabera.
  • Iraupena : 2 ordu.
  • Zailtasun maila: oinarrizkoa, hastapena.
  • Nori zuzendua : lagun taldeak, kuadrillak...
  • Gutxieneko taldea : 5 pertsona.
  • Betebeharrak : ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Oinarrizko forma fisikoa beharrezkoa da lurralde irregular baten denbora jakin batean ibiltzeko.
  • Eraman beharrekoa: Zapatilak suela lodiarekin,bainujantzia edo praka laburrak, eskuoihala.
  • Oharrak : ekintza honen ordutegia mareen araberakoa da, kontsultatu.
  • Prezioa:  6 eta 14 pertsona bitartean 37,40€/pertsonako; 5 pertsonara arte 45€/pertsonako.
  • Prezioan barne : monitorea, materiala, instalazioak eta asegurua. %21ko BEZ barne. Neoprenozko jantzia, eskarpinak, guanteak, txalekoa eta kaskoa.

:: Urdaibai Eztei Agurra

Urdaibaiko erreserban zehar kanoa zeharkaldia, lagun artean ibaiaren barnealdeko hondartzak bisitatu, noizbehinka uretara jauziren bat egin.... Jaitsiera monitorearekin edo monitore gabe egin daiteke. Monitore gabe egin nahi izanez gero, ibilbideari buruzko eta segurtasunari buruzko azalpena jasoko duzue. Ekintza hau mota guztietako taldeentzako aproposa da.

  • Ekintza: Udaibai Jaitsiera Kanoan.
  • Tokia: Urdaibai.
  • Denboraldia: Apirila – Urria.
  • Ordutegia: jartzeke, mareen eta taldearen beharrizanen arabera.
  • Iraupena: 3 ordu.
  • Zailtasun maila: oinarrizkoa, hastapena.
  • Nori zuzendua: lagun taldeak, kuadrillak.
  • Gutxieneko pertsona kopurua : 5 pertsona monitorearekin joanez gero.
  • Betebeharrak: igeri egiten jakitea..
  • Eraman beharrekoa: bainujantzia, sandaliak, eskuoihala, eguzkitako krema. Aukeran lycra-zko elastikoa.
  • Oharrak: ekintza honen ordutegia mareen araberakoa da, kontsultatu. Mareen norantzaren arabera ibilbidea norabide batean edo bestean egiten da.
  • Prezioa: Gidarekin: 6 eta 14 pertsona bitartean: 32,80 €/pertsonako. 5 pertsona arte: 39,00 €/pertsonako. / Gida gabe: 6 eta 14 pertsona bitartean: 25,50 €/pertsonako. 5 pertsona arte: 26,90€ gida gabe.
  • Prezioan barne: monitorea, materiala, instalazioak, garraioa eta asegurua. %21ko BEZ-a barne.
 

Helbidea:
UR Urdaibai
Arketa Auzoa z/g,­
48311 Ibarrangelu,
Bizkaia

GPS kordenadak:
N 43° 23' 42"
W 002° 40' 48"

Garraio publikoa:
Bizkaibus Linea
A3526 (Gernika-Ibarrangelu)
Laidako kanpinean Geralekua

Aparkaleku publikoa daukagu
instalazio aurrean

2016 Denboraldia:
Bulegoa: Urte osoan zehar
Ekintza zentroa: Martxoaren 24tik - Azoaren 1era

ZENTROKO ordutegia:

Ekainaren 17rarte:
Aste barruan aurrez erreserbatuta
Larunbata - Igandea: 10:00 - 19:00

Ekainak 18 - Irailak 4:
Astelehenetik - Igandera: 10:00 - 20:00

Irailak 5 - Urriak 2:
Aste barruan aurrez erreserbatuta
Larunbatak, igandeak, jaiegunak eta zubiak: 10:00 - 19:00

Urriak 3 - Azaroak 1: Jarduerak aurrez erreserbatuta

BULEGOKO ordutegia­:

Ekainaren 17rarte:
Astelehenetik - Ostegunera: 10:00 - 17:00
Ostiralak, larunbatak eta igandeak: 10:00 - 19:00

Ekainak 18 - Irailak 4:
Astelehenetik - Igandera: 10:00 - 19:00

Irailak 5 - Urriak 2:
Astelehenetik - Ostegunera: 10:00 - 17:00
Ostiralak, larunbatak eta igandeak: 10:00 - 19:00

Gainontzeko urte sasoiak:
Astelehenetik - Ostiralera: 10:00 a 17:00

­­

Síguenos en...

  • Facebook
  • Google Plus
  • You Tube
  • Instagram
  • Ur

Informazioa

Eguraldia

Multimedia

UR taldea

Para un servicio mejor: compromiso de Calidad Turística aktiba Turdaibai BUSTURIALDEA URDAIBAI SURFING EUSKADI logo calidad