Abentura Parkea Zuhaitzetan
“Mendexa Abentura Park”
ZUHAITZ ARTEKO ABENTURA BASOA, GUZTIONTZAKO DIBERTSIOA
“Mendexa Abentura Park”
Mendexa Abentura Park
ABENTURA PARKEA ETA TIROLINAK ZUHAITZETAN
Mendexa Abentura Park, Euskal Kostaldean zuhaitz abentura parkea, Mendexako udalerrian (Bizkaia – Euskadi) kokatua, Lekeitioko itsas hiribildutik 4 km-tara, Bilbotik 60 km-tara Donostiatik 63 km-tara, eta Gasteiztik 87 km-tara.
Goza ezazu parkeko ibilbideetan zure habilezia, bizitasun eta oreka erronkei aurre egiten. 70 erronkatik gora eta 21 tirolinadun 4 zirkuituri aurre egingo diezu, zuhaitzez zuhaitz ibiltzeko aukera izango duzun berrikuntzaz betetako ibilbide hauetan; tirolinak, tibeteko zubiak, lianak, eta abar.
Haur eta helduen gozamenerako diseinatuta, parkea zure neurrira
LEKUA | KOKAPENA
Mendexa (Bizkaia), 25 Km-ra Urdaibaitik
HASIERA PUNTUA
Mendexa Abentura Park, Bº Leagi s/n, Mendexa
DENBORADIA | DATAK
Martxoa – Azaroa
NORI ZUZENDUA
Banakoak, kuadrilak, asoziazioak, klubak, espresak, ikasle taldeak, ikasbidaiak, familiak…
BALDINTZAK
Zirkuitu bakoitzeko adin eta altueren baldintzak betetzea
ERAMAN BEHARREKOA:
Kiroleko jantzi eta oinetakoak
Abentura Parkea eta Tirolinak Zuhaitzetan
Mendexa Park, abentura guztien eskura
Mendexa Abentura Park publiko guztientzako aproposa den tirolina eta zuhaiztien Abentura parkea da. Haur eta helduen gozapemenerako diseinatua, ingurukoekin jardunaldi gogoangarria izateko aukera ezberdinak eskaintzen ditu. Zure ingurukoekin, familia, lagun, lankide… egun berezi bat igarotzeko aukera onena. Guztiaren gainetik, natur ingurunean adina eta egoera fisikoari garrantziarik eman gabe, konpainian gozatzeko esperientzia ahaztezina. Zuhaitzetara igo, jauzi egin, batetik bestera igaro. Mendexa Abentura Parkean zure ingurukoen konpainian eta segurtasun osoz biziko duzu abentura.