BigSUP, Stand Up Paddle taldean

TALDEKO SUP JARDUERA URDAIBAIKO IBAIAN

BigSup jarduera ezin hobea da Stand Up Paddlean trebatzeko modu seguru eta dibertigarri batetan, SUPeko gida baten laguntzarekin eta taldean arraun eginaz modalidade akuatiko hau ezagutzen hasteko.

Taldean egiteko bereziki diseinatuta, kuadrilentzako, familientzako, ezkon agurrentzako… ekintza ideala da. Abentura lasai bat ibaian zehar Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako paisaiak inguratzen gaituen bitartean.

Metodologia egokiarekin eta begiralearen laguntzari esker, zutik arraun egitea lortuko dugu. Esperientzia interesgarria eta Urdaibai perspektiba berri batetik ezagutzeko aukera.

Talde-lana, koordinazioa, dibertsioa, barreak eta bainua taldean!

LEKUA | KOKAPENA

Urdaibaiko Ibaia

HASIERA PUNTUA

UR Urdaibairen ekintza zentrua, Laidako kanpinaren alboan (Arketa)

DENBORALDIA | DATAK

Apirila – Urria

NORI ZUZENDUA

Taldeak, kolektiboak, kuadrilak, asoziazioak, enpresen ekintzak, ikasle taldeak, ikasbidaiak, familiak …

BALDINTZAK

Igeri egiten jakitea

NORBERAK EKARRI BEHARREKOA:

Uretarako oinetakoak, bainujantzia, kamiseta, eskuohiala eta eguzkitako krema

BigSUP Urdaibaiko Ibaian

Taldean egiteko esperientziarik dibertigarriena.

Arketako portu txikian hasiz eta bukatuz (gure zentroaren ondoan), Urdaibaiko bokalean kokatzen diren leku esanguratsuenak bisitatuko ditugu. Laidako hondartza inguratuz, Mundakako kanpoaldera hurbilduko gara, mundu mailan ezaguna den herria bere ezker olatuari esker. Sukarrieta igaroko dugu, ibaiaren eskuin aldetik, Bizkaiko leku zaharrenetako bat, San Antonioko hondartza ezagutzuko, Sandindere irlak babestua.

Ibilbidea: Ibilbide zirkularra Urdaibaiko ibaiaren bokalean zehar.

Iraupena: 1h 30 minutu.

Zailtasuna: Oinarrizkoa, hastapena.

Gutxieneko adina: 10 urte (gutxieneko adina familian edo helduren baten laguntzarekin doazen umeentzat: 8 urte).

Gutxieneko/Gehienezko taldea: Gutxienez 5 pertsona, gehienez 40 pertsona txandako.

Oharrak: Ordutegia mareen arabaerakoa da, kontsultatu.

Pertsona bakoitzaren prezioak parte-hartzaile kopuruaren arabera.

29 pertsona baino gehiago: 26,25 €

15 – 24 pertsona: 28,00 €

8 – 14 pertsona: 29,75 €

5 – 7 pertsona: 35,00 € 

Deskontuak: Familiekin edo nagusiekin datozen 18 urtetik beherakoentzat %15eko deskontua.

Prezioan barne: Materiala, instalazioak aldagela eta dutxekin, segurua eta monitorea. 21%eko BEZ barne.

Barne sartzen den materiala: BigSUP taula, pala, flotazioan laguntzeko txalekoa, neoprenozko jantzia (eguraldia dela eta beharrezkoa denean).

Barne sartzen ez dena: “Prezioan barne” atalean agertzen ez den guztia.

ZALANTZARIK?

Jarri gurekin harremanetan

(34) 946 27 66 61 · (34) 688 63 51 90

info@urdaibai.com