2021ean berriz eskuragarri
Itsas Kayakeko ibilbide gidatuak
KAYAK ZEHARKALDIAK URDAIBAIEN ETA EUSKAL KOSTALDEAN
Itsas Kayaka piraguismoaren alderdi abentura zaleenetako bat da, nabegazioa, orientazioa, bidaiarako espiritua eta explorazioa konbinatuz, naturan murgiltzen gaituen abentura batetan murgiltzen gara. Gainera, zer hoberik honetaz gure Kantauri itsasoan gozatzea baino, marinel, exploratzaile, arrantzale eta bale harrapatzaile askoren sorleku, hondartzaz, izkutatutako portuz, labarrez eta bazter izkutuz osatutako kostalde historikoa.
Atal honetan, Itsas Kayakeko zaleentzako proposamenak aurkituko dituzu, Urdaibai eta Euskal Kostaldetik antolatutako ibilaldiekin. Iraupen eta zailtasun ezberdinekoak dira, baina beti ere Kantauri itsasoa protagonista delarik eta bera osatzen duten elementu magikoak atzean dituelarik.
Kasu guztietan edukiko duzu Urdaibaiko Zentroko giden laguntza eta arreta, itsas kayakean espezializatuak eta formazio ezberdinak zein mundu osoko expedizioak biltzen dituen kurrikulum luze batekin. Urdaibaiko Itsas Kayak atala erreferentzia izatea nahi dugu diziplina honetako zale guztientzat.
Piraguismoko ezagutzak dituztenentzat abentura Euskal Kostaldean.
LEKUA | KOKAPENA
Urdaibaiko ibaia, Mundakako ibaiaren bokalea, Bakio eta Mutriku arteko kostaldea
HASIERA PUNTUA
UR Urdaibairen ekintza zentrua, Laidako kanpinaren alboan (Arketa)
DENBORALDIA | DATAK
Maiatza – Urria
NORI ZUZENDUA
Kirol taldeak, banakoak, bikoteak, taldeak…
BALDINTZAK
Igeri egiten jakitea eta aurretiko esperientzia kayakean
NORBERAK EKARRI BEHARREKOA:
Uretarako oinetakoak, bainujantzia, kamiseta termikoa edo lycra, eskuohiala, bisera, eguzkitako betaurrekoak eta eguzkitako krema
Itsas Kayak ibilbideak
AUKERATU EGUN ERDIA, EGUN OSOA EDO BI EGUNEN ARTEAN
Egun 1/2ko Itsas Kayak Ibilbidea
Egun erdiko kayak ibilbidea itsasora irteerarekin.
Egun erdiko itsas kayak ibilbidea Urdaibaiko ibaian hasiko dugu, Biosferaren erreserban. Hemendik Mundaka kostaldeko herria ikusi ahalko dugu eta Izaroko irlari bira eman.
Ingurua ezagutzen duen gida batek lagunduko dizue ibilbidea gidatuz eta leku esanguratsuenen inguruko informazioa eskeiniz: Izaroko irla, Ogoñoko lurmuturra, Elantxobeko portura…
Egun 1eko Itsas Kayak Ibilbidea
Egun bateko kayak ibilbidea.
Egun bateko itsas kayak ibilbidea Urdaibaiko ibaian hasiko dugu eta kostalde guztia zeharkatuko dugu Lekeitioko portura iritsi arte.
Ingurua ezagutzen duen gida baten laguntza izango duzu ibilbidea zehar aurkitzen dituzun leku esanguratsunen inguruan informatuko zaituena: Ogoñoko lurmuturraren labarrak, Elantxobeko portua, Eako herria, Lekeitioko itsasargia…
2 Eguneko Itsas Kayak Ibilbidea
Gozatu abentura ezberdin batetaz
Bi eguneko itsas kayak ibilbide honetan Gaztelugatxe bezalako kostaldeko bazterrak ezagutuko ditugu, Bermeo, Lekeitio eta Ondarroa bezalako arrantzaleen herriak eta Ogoñoko lurmuturreko bezalako itsalabar ikusgarriak.
Ingurua ezagutzen duen gida batek ibilbidea erakutsiko digu aurkitzen ditugun leku esanguratsuenen informazio azaltzeaz gain: Elantxobeko portura, Eako herria, Lekeitioko itsasargia, Mutrikuko flysh beltza…