Stand Up Paddle URekin Urdaibaien
SUP IBILBIDEAK ETA TXANGOAK URDAIBAIKO IBAIAN
Stand Up Paddlea, SUP edo Paddle Surfa mundu osoan zehar azkar hedatu den uretako kirol bat da. Edozein eremu akuatikotan praktikatu daitekeen abantaila dauka: itsasoak, ibaiak, lakuak … Taula handi batekin, arraun bakarra eta azalpen labur batekin edozein adin zein mailatako pertsonek praktikatu dezakete, gainera denbora laburrean arazo gabe nabigatzeko habilezia eskura daiteke.
Aukeratzeko ibilbide eta txango ezberdinak ibaian zehar, gure gida profesionalen laguntza, sasoi bakoitzerako egokiena den ekipamendua, taulak eta palak egoera ezin hobean eta hasierako azalpen batekin prest egongo zarete edozeinentzat egokia den esperientzia honetaz gozatzeko.
Ibilbide ezberdinak ditugu parte-hartzeile guztientzat egokituta.
LEKUA | KOKAPENA
Urdaibaiko Ibaia
HASIERA PUNTUA
UR Urdaibairen ekintza zentrua, Laidako kanpinaren alboan (Arketa)
DENBORALDIA | DATAK
Apirila – Urria
NORI ZUZENDUA
Taldeak, kolektiboak, kuadrilak, asoziazioak, enpresen ekintzak, ikasle taldeak, ikasbidaiak, familiak …
BALDINTZAK
Igeri egiten jakitea
NORBERAK EKARRI BEHARREKOA:
Uretarako oinetakoak, bainujantzia, kamiseta, eskuohiala eta eguzkitako krema
3 aukera Stand Up Paddle SUP jardueretan
AUKERA EZAZU STAND UP PADDLE JARDUERA BAT
SUP Ibilbidea Urdaibaiko Ibaian
Ibilaldia Stand Up Paddlean
Urdaibaiko ibaiaren ibilbide osoa, Biosferaren erreserbaren Padura ezagutzeko modurik onena
Inguurua ezagutzen duen gida batez lagunduta, ibilbidean zehar aurkitzen diren leku garrantzitsuenen inguruan informatuko zaituzte. Teileriako tximinia, ontziola, marea errota … Formatu egokia taldeentzat batez ere.
Ezagutu SUP Urdaibaiko Bokalean
Stand Up Paddle Txangoa Urdaibaren bokalean.
Stand Up Paddle txango dibertigarri bat Urdaibaiko ibaiaren bokalean zehar. Hasiera eta bukaera puntuak Arketako portu txikian egonik (gure zentruaren ondoan), Gernikako ibaiaren itsasoratzearen inguruan aurkitzen diren leku esanguratsuenak ezagutuko ditugu, Mundaka eta Sukarrietara hurbilduz eta Laida, San Antonio eta Kanalako barruko hondartzak bisitatuz.
Inguruan aditua den gida baten laguntzarekin, paisaia hau ezagutuko dugu barne-barnetik.