Ibaiaren Jaitsiera eta Kanoa Zeharkaldiak
UR Urdaibairekin
KANOA IBILBIDEAK URDAIBAIKO BIOSFERAREN ERRESERBAN ZEHAR
Urdaibaiko ibaitik egiten diren kanoa ibilbideak, UNESCO-k 1994an Biosferaren Erreserba bezala deklaratutako gune honen aberastasun naturala ezagutzeko aukera onena dira seguraski.
Esparru pribilegiatu hau era dinamiko eta dibertigarri batetan ezagutzeko modu bat.
Sasoi bakoitzerako ekipamendu egokia, kanoa eta kayak egonkor eta hondoraezinekinak eta hauen erabilerari zein jarraitu beharreko ibilbideari buruzko azalpen bat entzun ostean prest egongo zarete ekintza honetaz gozatzeko.
Ibilbide desberdinak ditugu parte-hartzeile guztientzat egokituta
LEKUA | KOKAPENA
Urdaibaiko Ibaia
HASIERA PUNTUA
UR Urdaibairen ekintza zentrua, Laidako kanpinaren alboan (Arketa)
DENBORALDIA | DATAK
Apirila – Urria
NORI ZUZENDUA
Taldeak, kolektiboak, kuadrilak, asoziazioak, enpresen ekintzak, ikasle taldeak, ikasbidaiak, familiak …
BALDINTZAK
Igeri egiten jakitea
NORBERAK EKARRI BEHARREKOA:
Uretarako oinetakoak, bainujantzia, kamiseta, eskuohiala eta eguzkitako krema
3 aukera Kanoa jardueretan
AUKERA EZAZU IBILBIDE BAT KANOA EDO KAYAK HONDORAEZINEAN
Kanoa Jaitsiera Gidarekin
Ibilbide bat Urdaibaiko kulturan eta naturan zehar.
Urdaibaiko ibaiaren ibilbide osoa, Biosferaren erreserbaren Padura ezagutzeko modurik onena
Inguurua ezagutzen duen gida batez lagunduta, ibilbidean zehar aurkitzen diren leku garrantzitsuenen inguruan informatuko zaituzte. Teileriako tximinia, ontziola, marea errota … Formatu egokia taldeentzat batez ere.
Kanoa Jaitsiera Gida gabe
Gozatu arrisku gabeko ibilbide seguru batetaz.
Urdaibaiko ibaiaren ibilbide osoa era autonomoan, Biosferaren Erreserbaren padurak ezagunetzeko era ezin hobea.
Mareen indarra aprobetxatuz, aukera daukagu ingurune pribilegiatu hau modu dinamiko eta dibertigarri batetan ezagutzeko. Askatasun osoz egin daitekeen ur lasaietako ibilbidea gure azalpenak eta oharrak entzun ostean.
Kanoa Zeharkaldia
Egun desberdin batetaz gozatzeko aukera
Ibilaldia Urdaibaiko ibaian zehar kanoa egonkor eta hondoraezinetan. Arketako portu txikian (gure zentroaren alboan) hasi eta bukatuaz, Gernikako ibaiaren bokaleko leku esanguratsuenetan zehar nabigatuko dugu: Mundaka, Sukarrieta, Laida, San Antonio eta Kanala.
Gida aditu baten laguntzarekin, ingurune hau ezagutuko dugu barne-barnetik.