Ikasle taldeak UR Urdaibairekin

LOREM IPSUM DOLOR SIT AMET, CONSECTETUR ADIPISCING ELIT

Enclavada en un remanso del Golfo de Bizkaia, la Reserva de la Biosfera de URDAIBAI está situada en la comarca de Busturialdea, en la costa de Bizkaia. Es un sistema vivo que día a día se empeña en buscar el equilibrio entre su palpitante naturaleza, el desarrollo y bienestar de la población local y el ofrecimiento de ocio, educación y cultura para la sociedad en general.

Desde los acantilados y playas a los bosques y ríos del interior, pasando por las marismas y vegas fluviales, en URDAIBAI concurre probablemente la mayor diversidad paisajística y ecológica del País Vasco.

URDAIBAI es un paraíso natural, ideal para el turismo activo, donde se hace necesaria la convivencia entre los seres humanos y la Naturaleza, en un marco de respeto y desarrollo sostenible.

Urdaibai, paraíso natural, ideal para el turismo activo.

INSTALAZIOAK
Informazio gehiago

SEGURTASUNA
Informazio gehiago

BALDINTZAK
Informazio gehiago

DOSSIERRA PDFan
Informazioa jaitsi

Ingurunea

Urdaibai, paradisu naturala, turismo aktiborako ezin hobea.

Bizkaiko Golkoaren bihurgune batean, URDAIBAIko Biosferaren Erreserban, Busturialdea eskualdean kokatzen da, Bizkaiko kostaldean. Iparraldeko muga itsasoak ezartzen dio, Matxitxako eta Ogoñoko labarrek itsasadarraren sarrera babesten dutelarik eta Izaro irlak badiaren erdi erdia delarik. Egunero, natura, biztanleen garapen, ongizatea, gizartearen aisialdi eta hezkuntza zein eskaintza kulturalaren oreka bilatzen saiatzen den sistema bizia da.

Itsaslabar eta hondartzetatik, barnealdeko baso eta erreketara, padura eta ibarretatik pasatuz, URDAIBAIen seguraski, Euskal Herriko paisaia eta ekologi aniztasun ugariena ematen da. Mundu mailan interes handiko gunea da, Ipar Europako klima hotzetatik ihesi, epeltasun bila datozen txorien atsedenaldi eta negu pasarako toki garrantzitsua delako.

Honi guztiari, ohitura zaharrez beteriko kultura aberats, baserriz betetako paisaia, gazteluak, kobak, monumentu, museo eta behatokiak, eta abar luze bat gehitu diezaiokegu. Ezaugarri hauek URDAIBAI turismo aktiboa praktikatzeko paradisu natural bihurtzen dute.

Instalazioak

Laidako hondartzaren aurrean gaude, Arketa kanpinaren ondoan (Ibarrangelu).

URen Jarduera Zentroa Laidako hondartzaren aurrean kokatua dago, Ibarrangeluko Arketa Kanpinaren ondoan.

Gure bezeroei kalitatezko erabateko zerbitzua eskaintzeko, aldagela, dutxa, komun, informazio eta harrerarako bulego, botikin, materiala gordetzeko biltegiz, etabarrez hornituriko 200 metroko azalera du.

Jarduerak

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Maecenas vel orci dui. Duis egestas quam quis luctus pretium. Sed consequat, ante id cursus molestie, quam diam consequat nisl, in dapibus ligula justo at dolor.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Maecenas vel orci dui. Duis egestas quam quis luctus pretium. Sed consequat, ante id cursus molestie, quam diam consequat nisl, in dapibus ligula justo at dolor.

Kanoa zeharkaldia

INFO +

Bigsup

INFO +

Kanoa + Bigsup

INFO +

SUP Stand Up Paddle

INFO +

Mendi Ibilaldia

INFO +

Kanoa Zeharkaldia

Ikasle taldeentzako aukera aproposa

Kanoa zeharkaldia Urdaibaiko ibairen itsasadarretik kanoa bikoitz hondoraezinetan. Jardueraren hasiera eta bukaera gure Laidako instalazioetan izango dira, garraioaren beharrizanik gabe.

Zeharkaldiak aldaketak izan ditzake, partehartzaileen beharrizanen arabera edo eguraldi eta segurtasun arrazoiak direla eta.

Iraupena: 1 h 30 minutu.

Eraman beharrekoa: Bainujantzia, sandaliak eta eskuohiala.

Gutxieneko adina: 12 urte (10 eta 11 bitartean aukerak kontsultatu).

 

Pertsona bakoitzaren prezioa parte-hartzaile kopuruaren arabera.

29 ikasle baino gehiagoko taldeentzat: 18,00 €/pertsona

20 – 29 ikasle bitarteko taldeentzat: 20,00 €/pertsona 

20 ikasle baino gutxiagoko taldeetzat: 22,00 €/pertsona

Beherapenak: Ondoko deskontuak lortzen dira jarduerak konbinatzean:

  • 4 jarduera: %5eko beherapena.
  • 5 jarduera edo gehiago: %10eko beherapena.

Big Sup (Stand Up Paddle taldean)

Ibilaldia Urdaibaiko bokalean zehar

Bereziki ikasle taldeentzat egokitutako taldekako arraun-surf (BigSUP – Stand Up Paddle) jarduera. Ez dago aurretik ibiltzen jakin beharrik, jarduera honetan oinarrizko teknika ikasiko dugu.

Hasiera batetik oholen oreka handia medio, modalitate berri honetaz disfrutatuko dugu taldeka Urdaibaiko itsasadarrean zehar paseatuz.

Iraupena: 1 h 30 minutu.

Eraman beharrekoa: Bainujantzia, sandaliak eta eskuohiala.

Gutxieneko adina: 10 urte.

 

Pertsona bakoitzaren prezioa parte-hartzaile kopuruaren arabera.

29 ikasle baino gehiagoko taldeentzat: 19,00 €/pertsona

20 – 29 ikasle bitarteko taldeentzat: 21,00 €/pertsona 

20 ikasle baino gutxiagoko taldeetzat: 23,00 €/pertsona

Beherapenak: Ondoko deskontuak lortzen dira jarduerak konbinatzean:

  • 4 jarduera: %5eko beherapena.
  • 5 jarduera edo gehiago: %10eko beherapena.

Kanoa + BigSup

Egun ezberdin batetaz gozatzeko aukera

Ikasle talde handientzat jarduera konbinatua.

Talde erdi Kanoa Zeharkaldia jarduerarekin hasten da eta beste erdia Bigsup Jarduerarekin. Ordu beteko iraupena ondoren, modalitatez aldatzen dira beste jarduera praktikatzeko..

Iraupena: 1 h + 1 h. Guztira bi orduko jarduera.

Eraman beharrekoa: Bainujantzia, sandaliak eta eskuohiala.

Gutxieneko adina: 12 urte (10 eta 11 urtekoek aukerak kontsultatu).

 

Pertsona bakoitzaren prezioa parte-hartzaile kopuruaren arabera.

29 ikasle baino gehiagoko taldeentzat: 27,00 €/pertsona

20 – 29 ikasle bitarteko taldeentzat: 29,00 €/pertsona 

20 ikasle baino gutxiagoko taldeetzat: 31,00 €/pertsona

Beherapenak: Ondoko deskontuak lortzen dira jarduerak konbinatzean:

  • 4 jarduera: %5eko beherapena.
  • 5 jarduera edo gehiago: %10eko beherapena.

SUP (Stand Up Paddle)

Disfrutatu Urdaibaiko ibaian

Bereziki ikasle taldeentzat egokitutako arraun-surf (SUP – Stand Up Paddle) jarduera. Ez dago aurretik ibiltzen jakin beharrik, jarduera honetan oinarrizko teknika ikasiko dugu.

Hasiera batetik SUP-eko taulen oreka handia medio, modalitate berri honetaz disfrutatuko dugu Urdaibaiko itsasadarrean zehar paseatuz.

Iraupena: 1 h 30 minutu.

Eraman beharrekoa: Bainujantzia, sandaliak eta eskuohiala.

Gutxieneko adina: 14 urte.

 

Pertsona bakoitzaren prezioa parte-hartzaile kopuruaren arabera.

29 ikasle baino gehiagoko taldeentzat: 24,00 €/pertsona

20 – 29 ikasle bitarteko taldeentzat: 26,00 €/pertsona 

20 ikasle baino gutxiagoko taldeetzat: 28,00 €/pertsona

Beherapenak: Ondoko deskontuak lortzen dira jarduerak konbinatzean:

  • 4 jarduera: %5eko beherapena.
  • 5 jarduera edo gehiago: %10eko beherapena.

Mendi Ibilbidea

Ibilbide desberdinak ditugu parte-hartzaile bakoitzarentzat

Urdaibaiko Biosferaren Erreserba mendi ibilbideak burutzeko leku paregabea da, iraupen eta zailtasunaren arabera ibilbide ezberdinak daudelarik: Omako Basoa, Atxarre mendia, Kantauriar Artadia,…

Iraupena: 3 ordu.

Eraman beharrekoa: Arropa erosoa eta kirol oinetakoak.

Gutxieneko adina: 10 urte.

 

Pertsona bakoitzaren prezioa parte-hartzaile kopuruaren arabera.

29 ikasle baino gehiagoko taldeentzat: 12,00 €/pertsona

20 – 29 ikasle bitarteko taldeentzat: 13,00 €/pertsona 

20 ikasle baino gutxiagoko taldeetzat: 14,00 €/pertsona

Beherapenak: Ondoko deskontuak lortzen dira jarduerak konbinatzean:

  • 4 jarduera: %5eko beherapena.
  • 5 jarduera edo gehiago: %10eko beherapena.
BESTE EKINTZA BATZUK ESKUALDEAN
OSTATUAK INGURUAN

Segurtasuna

Egitarau pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, ikastetxeei zuzenduriko prezio bereziekin. Instalazioek eskeintzen dizkigun erosotasun guztiarekin, homologaturiko material teknikoa erabiliz, urte luzeetako esperientzia zabala duten profesionalak eta batez ere segurtasun bermatua duen abentura.

Natura gunean burutzen den jarduera orotan kontuan izan beharrekoa SEGURTASUNA da. Funtsezkoa da guretzat partehartzaileen segurtasunarekiko konpromezua. Hau honela, hartu beharreko neurri guztiak kontuan izango ditugu guztion ongizatea bermatzeko:

  • Disziplina bakoitzak eskatzen duen titulazio ofiziala dute gure langileek, eta beharrezko segurtasun neurriak ezagutzen dituzte.
  • Jardueran ari den taldearen eta zentruaren arteko komunikazioa izaten dugu irrati edo telefono mugikoarraren bidez.
  • Langileek lehen sorospenen ezagutzak eta praktika dituzte, honetaz gain, jardueran zehar
    botikina daramate beti.
  • Jardueran zehar hartu beharreko segurtasun neurri guztien berri ematen zaie partehartzaileei. Jarduera partehartzaileen jakintza teknikoari egokituko ibilbide eta tokien erabilera eginez.
  • Erabilitako materialak ezarritako segurtasun neurri guztiak betetzen ditu, E.B.-ak homologatuta daude eta aldizkotasunez berrizten dira.
  • Asistentzia asegurua gure zerbitzuen barne doa, eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen bezala enpresak Erantzukizun zibileko asegurua dauka.

Baldintza Espezifikoak eta Baldintza Orokorrak

  • Ikastetxentzak Egitarauen denboraldia UR-en: Dossier honetan aipaturiko jarduera eta egitarau oro Apirilaren 1etik Ekainaren 30era eta Irailaren 1etik Urriaren 31ra bitartean burutuko dira.
  • Prezioei dagokionez hiru tarifa daude: 20 ikasletik beherako taldeentzat tarifa, 20 eta 29 ikasle bitartean osaturiko taldeentzat tarifa eta 29 ikasletik gorako taldeentzat azkena. Dossier honetan aipatutako egitaraen prezioak 29 lagun baino gehiagoko taldeei dagokien prezioak erabiliz kalkulaturik daude.
  • Talde bati aplikatzeko gutxienezko prezioa 8 pertsonari dogokiona da.
  • Preizo hauek aste barruan eta aurretik aipatutako denboraldian baino ez dira aplikatuko.
  • Aipatutakoaz at dauden baldintzentzako aurrekontua eskatu.
  • Jardueraren abiapunturaino edo eta UR-en ekintza zentrorainoko garraioa ez dago prezioen barne. Jarduera batzuen hasiera edo bukeran joan-etorria dago, (Urdaibai jaitsiera kanoan, surf bainua, xendazaletasuna, etab….) hau dela eta, parte hartzaile kopuruaren arabera ikastetxearen autobusa erabili beharko da joan-etorri hauek burutzeko: Urdaibaiko itsasadarraren jeitsiera, abentura parkea eta gainerako jarduera kulturalak.
  • Ikasleekiko UR-en ardura kontrataturiko jarduerarekin batera hasten eta bukatzen da. Beraz, UR-en instalazioetarainoko edo ekintza-lekurainoko garraioa, jardueren arteko zaintza eta jatorduetako zaintza, taldeko arduradunei dagokie. Halaber, kontratua eta UR-en ardura teknikarien lana eta jardueraren antolaketari soilik dagokio.
  • Ordainketa: Prezio totalaren %25-a erreserba konfirmatzerakoan eta gainontzeko %75-a taldea UR-en Ekintza zentrora iristean. Fakturaosteko ordainketa egiteko aukera dago aldez aurretik abisatuz.
  • Ekintza burutu baino astebete lehenago emandako partehartzaile kopurua izango da fakturatuko dena. Aldez aurretik jakinarazi gabeko baja bakoitza 10€-z zigortuko da, eta baita lehenbiziko ostatu gauaren prezio totala.
  • Irakasleen doakotasuna jardueretan: Doako plaza bat 20 ikasleko.

AURRETIKO OHARRA: Turismo aktibo eta abentura-kirol arloak berez dira arriskutsuak. Gure monitoreek zein teknikariek burutzen duten jarduerarako beharrezko prestakuntza eta esperientzia daukate. Haien argibideen eta azalpenen jarraitzeak suposatuko du, neurri handi batean, ekintzaren segurtasuna.

1.- Eskaintzen diren ekintzak garatzen diren inguruaren eta partaideen baldintzen araberakoak dira, beraz, gerta daiteke aldaketak izatea ekintza burutu aurretik, baita burutu bitartean ere (eguraldia, mareen egoera, parte-hartzaileen arazo fisikoak, eta abar). Aurrez kontratatutako ekintzaren bat bertan behera utziz gero, bezeroak eskubidea dauka ekintza beste egun batean egiteko, berak nahi duen beste ekintza bat aukeratzeko edo ordaindutako dirua berreskuratzeko.

2.- Bezeroak edozein ekintza kontratatu aurretik argi adierazi behar digu ezgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialik daukan. Era berean, hitzeman behar du ez dagoela alkohola, droga edo/eta estupefazienteen efektupean, ezta parte hartzeko gaitasuna gutxituko dion botiken efektupean ere.

Uretako ekintzetan parte hartzeko ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Puntu hau bete ezean, parte-hartzaileak arduradunei komentatu behar dio eta hauek erabakiko dute zer egin egoera konkretu bakoitzean.

Ekintza bakoitzaren fitxa teknikoan, parte hartzeko beharrezkoak diren baldintzak eta gutxieneko adina zehazten dira. Adin txikikoek, 14 urte-artekoek, gurasoen baimen legala behar dute edo arduradun batek lagundu behar die.

Edozelan ere, eta bereziki goi-mailako ekintzak egiteko, UR Nomade S.L.-ek izena eman dutenei gai diren ala ez ikusteko aurretiko proba bat eragin diezaieke eta onartzeko eskubidea berak izango du. Jarduera hauetan, 18 urte-artekoen baimena eskatu dezake.

3.- UR Nomade S.L.-ren konpromisoa kontrataturiko ekintza hasten den unean hasten da, beraz, UR-en instalazioetarainoko edo ekintza-lekurainoko garraioa bezeroari dagokio. Teknikarien lana ondo betetzea eta ekintza behar den modura antolatzea da UR-en betebeharra. Beraz, parte-hartzaileek beraien kontura atseden, itxaronaldi edo jateko orduan egindako guztiak betebeharretatik kanpo geldituko dira.

4.- Prezioen barruan UR Nomade S.L.-ek zehazturiko zerbitzuak sartzen dira, betiere gutxieneko lagun-taldea osatuz gero. Kontrakorik adierazi ezean, kanpoko zerbitzuak (ostatua, garraioa,…) bezeroak bilatu eta ordaindu behar ditu, hala ere, zerbitzu hauek errazteko UR Nomade S.L.-ek noizbehinka zuzenean kudeatu ditzake.

5.- Beharrezko materiala prezioaren barruan dago, bai parte-hartzaile bakoitzari dagokiona, baita taldeari dagokiona ere. Fitxa teknikoetan agertzen da zer ekipamendu behar den ekintza eta programa bakoitzerako.

6.- Programen eta ekintzen prezioaren barruan Asistentzia-Asegurua sartzen da, istripuen ohiko koberturekin.

Oharra: Materiala eta ekipamendua alokatuz gero (monitore barik), zerbitzu hauek ez dute Asistentzia-Aseguruaren koberturarik izango.

Halaber, UR Nomade S.L.-ek besteei eragindako kalteei aurre egiteko Erantzukizun Zibileko Poliza dauka, sektoreak erregulatzen duten dekretuek eskatzen duten estalduraz hornitua. Bezeroak eskuragarri du aseguruen baldintza zein estaldurei buruzko informazio guztia ekintza zentroan eta eskatzen duenari bidaliko zaio.

7.- Erreserba egiteko, bezeroak, zenbateko guztiaren % 25a ordaindu beharko du. Gainontzekoa ekintza zentroan ordaindu beharko du ekintza egin aurretik. Beraien ezaugarri bereziengatik baldintza hauek aldatzea eskatzen duten egitarau edota ekintzetan, argi azalduko da baldintza partikularretan.

8.- Bezeroak kontrataturiko edo eskaturiko zerbitzuak bertan behera utz ditzake. Aurreratutako dirua itzuli egingo zaio jardueraren eguna baino 10 egun lehenago abisatuz gero, data horretatik aurrera UR Nomade S.L. indemnizatu beharko du ondorengo zenbatekotan:

– %15a hirugarren eta hamargarren egunen bitartean, eta % 25a jarduera baino arinagoko berrogeita zortzi orduen barruan.

– UR Nomade S.L.-ek esaniko egunean eta orduan agertzen ez bada, erreserbaren zenbatekoa osorik ordaindu beharko du.

9.- Erreserba konfirmatzen den unetik, bezeroak espresuki onartu egiten ditu Baldintza Orokor guzti hauek. Pertsona batek beste baten edo batzuen izena ematen badu, haren edo haien izenean onartzen ditu Baldintza Orokor guztiak.

ZALANTZARIK?

Jarri gurekin harremanetan

(34) 946 27 66 61 · (34) 688 63 51 90

info@urdaibai.com

KONTAKTURA JOAN