UR Urdaibai gara

ABENTURA ETA URETAKO JARDUERAK NATUR INGURUNEAN

Urdaibaiko Biosferaren erreserban aurkitzen den UR-en abentura zentroa ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Uretako jardueretaz eta mendi ibilaldietaz gozatzeko espazio ezin hobea. Euskal Kostaldeko zonalde interesgarrienetako bat. Hemen aurkitzen gara 90. hamarkadatik, Laidako hondartzan piragua batzuen alokairua eginaz UR-en abenturari hasiera eman zitzaionetik. Denborarekin, proiektua garatuz joan zen leku ezberdinetan lan eginaz 2000. urtean Urdaibaiko abentura zentroa eraki genuenera arte, Arketan, Laidako hondartzaren alboan.

Biosferaren erreserbako puntu estrategiko bat da, honen aurrean itsasotzeko lekua duelarik eta 200 metrotara Laidako hondartza. Guren Urdaibaiko abentura zentroak, egonaldi erosi eta gozagarri bat bizitzeko beharrezko diren zerbitzu guztiak eskaintze ditu: Aldagelak ur beroa duten dutxekin, komunak, atentzioa eskaintzeko bulegoa eta harrera gunea. Guzti honi esker kalitatezko zerbitzu bat eskeini diezaiokegu gure bezeroari. Hori gutxi balitz, gure zentroa Arketako kanpinaren alboan kokatzen da. Udan zehar egun guztian zabalik egoten den jatetxe bikaina, bertoko produekin egindako janari gozoa jateko eta aparkalekua duena.

Ze jarduera egiten dugun?

KANOA, STAND UP PADDLE, KAYAK ETA ASKOZ GEHIAGO

Ibaiaren jaitsiera kanoan

Stand Up Paddle

Coasteering

Itsas Kayaka

Abentura parkea

ZALANTZARIK?

Jarri gurekin harremanetan

(34) 946 27 66 61 · (34) 688 63 51 90

info@urdaibai.com