2021ean berriz eskuragarri

Coasteering Ibilbideak Urdaibaien

AUSARTU KOSTALDEAREN HIRUGARREN DIMENTSIOA EZAGUTZERA

 

Kostaldetik egiten den ibilbide mota bat da Coastering-a. Jarduera honetan edozein motatako oztopoak gainditu beharra dago: eskalatu edo deseskalatu behar diren zati laburrak, itsasora jauziak, igeri pasatu behar diren zonaldeak… Coasteering ibilbideek zailtasun maila ezberdinak dituzte, itsasoaren egoeraren edo jarduera egiten den sasoiaren arabera.

Ingurugiroaz dugun ezaguera eta jarduera fisikoa konbinatzen dituen ekintza bat da, beti ere parte-hartzaileen arabera moldatuz konbinazio honen mailak. Talde bakoitzari dagokion zailtasun hautatuz, parte-hartzaileen perfil zabal bati zuzenduta dago: Helduak, gazte taldeak, ikasle taldeak, familiak…

Ibilbide desberdinak dauzkagu aukera, zailtasun eta iraupen ezberdinekin, gure kostaldeaz gozatzeko ikuspuntu guztiz berri batetatik, dibertsioa eta kirola batzen dituen jarduera batetan.

Lea Artibaiko eskualdean ere ibilbide hauek egiteko aukera dago.

Ezagutu eta gozatu kostaldeko leku ezkutuenekin.

LEKUA | KOKAPENA

Laga eta Laida hondartzen arteko kostaldea

Lekeitio eta Mendexa arteko kostaldea

HASIERA PUNTUA

UR Urdaibairen ekintza zentrua, Laidako kanpinaren alboan (Arketa)

Ur Lekeitioren Instalazioak

DENBORALDIA | DATAK

Apirila – Urria

NORI ZUZENDUA

Taldeak, kolektiboak, kuadrilak, asoziazioak, enpresen ekintzak, ikasle taldeak, ikasbidaiak, familiak …

BALDINTZAK

Igeri egiten jakitea. Eremu irregularretatik iraupen moderatuko ibilbide bati aurre egiteko baldintza fisikoa

NORBERAK EKARRI BEHARREKOA:

Zoru gogorreko oinetakoak, bainujantzia eta eskuohiala

2  aukera jarduera hau egiteko

AUKERATU ZURE COASTEERING-A

Coasteering Urdaibaien
3h 

Coasteering Lekeition
3h 

Coasteering Urdaibaien

Coasteering Urdaibaien: Laidako hondartza-Lagako hondartza

Laida eta Lagako hondartzen artean egiten den Coasteering ibilbidea, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban egin daitezkeenen artean politenetako bat da seguraski. Uraren mailatik, eremu hau hain berezi egiten duten elementuak ikusi ahalko ditugu: Mundakako olatu mitikoa, Izaroko irla edo Ogoñoko lurmuturra.

Bi hondartza hauen artean egiten den Coasteering ibilbide honek, sarbide ezberdinak dituzten baliabide ugari eskaintzen dizkigu ibilbidea segurtasun osoz aurrera eraman ahal izateko. Oinezko zatiak, jauziak, igeriko atalak eta eskalatu beharreko hormek naturaz gozatzeko aukera ematen digute ur-ertzean bertan. Turismo aktiboaren eta natur ingurunean egiten diren jardueren artean nobedadea izaten ari da Coasteering-a.

Ibilbidea: Ibilbide ezberdinak Laidako hondartza, Lagako hondartza, Urdaibaiko kostaldea eta Ibarrengu bitartean.

Iraupena: 3 ordu.

Zailtasuna: Erdimailakoa.

Gutxieneko adina: 14 urte (12 urte helduren batekin lagunduta).

Gutxieneko/Gehienezko taldea: Gutxienez 5 pertsona, gehienez 20 pertsona txandako.

Oharrak: Ordutegia mareen arabaerakoa da, kontsultatu.

Pertsona bakoitzaren prezioak parte-hartzaile kopuruaren arabera.

15 pertsona baino gehiago: 38,40 €

8 – 14 pertsona: 40,80 €

5 – 7 pertsona: 48 €

4 pertsona: 60 € 

Deskontuak: Familiekin edo nagusiekin datozen 18 urtetik beherakoentzat %15eko deskontua. 

Prezioan barne: Materiala, instalazioak aldagela eta dutxekin, lekualdatzeak, segurua eta monitorea. 21%eko BEZ barne.

Barne sartzen den materiala: Flotazioan laguntzeko txalekoa, neoprenozko jantzia, eskularruak, eskarpinak eta eskularruak.

Barne sartzen ez dena: “Prezioan barne” atalean agertzen ez den guztia.

Coasteering Lekeition

Coasteering Lekeition: Karraspioko hondartza – Gaztainape – Karraspioko hondartza

Coasteering ibilbide ezin hobea jarduera honetan lehen pausuak emateko, Karraspioko hondartzan hasiera eta bukatuz. Karraspioko hareek ematen dioten hasiera ibilbideari eta ere progresiboan konbinatzen joango dira harrokazko estratu horizontalak eta hareazko hondoak. Bidaia honek “Artzabal” izeneko lekura eramango gaitu, non hartzaitz leun eta inklinatu handi honek aukera ematen digun kostaldea ikuspuntu berezi batetik ikusteko.

Jauziekin jarraituko dugu ibilbidea eta zailtasun gabeko eskalada zati batzuei aurre egin ostean “Gaztainape” badiara iritsiko gara. Haitzuloak, “harroken kaosak” eta beste leku izkutu batzuk mirestu ostean, itzulerari ekingo diogu. Bueltako bidean zati akuatiko aktiboenak berriz egiteko aprobetxatuko dugu, erronka berriak aurkitu eta batez ere, paisaia honek eskaintzen dizkigun txoko aberatsetaz gozatu Lea Artibaiko kostaldean.

Ibilbidea: Ibilbide ezberdinak Lekeitio eta Mendexa arteko kostaldean.

Iraupena: 3 ordu.

Zailtasuna: Erdimailakoa.

Gutxieneko adina: 14 urte (12 urte helduren batekin lagunduta).

Gutxieneko/Gehienezko taldea: Gutxienez 5 pertsona, gehienez 20 pertsona txandako.

Oharrak: Ordutegia mareen arabaerakoa da, kontsultatu.

Pertsona bakoitzaren prezioak parte-hartzaile kopuruaren arabera.

15 pertsona baino gehiago: 38,40 €

8 – 14 pertsona: 40,80 €

5 – 7 pertsona: 48 €

4 pertsona: 60 € 

 

Deskontuak: Familiekin edo nagusiekin datozen 18 urtetik beherakoentzat %15eko deskontua. 

Prezioan barne: Materiala, instalazioak aldagela eta dutxekin, lekualdatzeak, segurua eta monitorea. 21%eko BEZ barne.

Barne sartzen den materiala: Flotazioan laguntzeko txalekoa, neoprenozko jantzia, eskularruak, eskarpinak eta eskularruak.

Barne sartzen ez dena: “Prezioan barne” atalean agertzen ez den guztia.

ZALANTZARIK?

Jarri gurekin harremanetan

(34) 946 27 66 61 · (34) 688 63 51 90

info@urdaibai.com